KANPOAN

Herriko espazioak III: kalea, parkea

Haurrei jolasteko espazioa eta denbora emanen al diegu?

Garai batean erabat ohikoa zen haurrak jostetan nonahi ikustea, kaleak  neska-mutikoz beteta egotea. Gaur egun, aldiz, kasik ohikoagoa da haurrak musika eskolarako bidean ikustea edota entrenamendutik bueltan.

Uda, baina, atsedenerako unea da, errutinatik ateratzeko eta eguna horrenbeste antolatzeko beharrik gabe bizitzeko. Hori bera kaleetan igarri egiten da, bat-batean, familiak umeak herrian zein hirian libreago ibil daitezkeela ohartu izan balira bezala.

Halako batean, bada, kalean jolasteak zaleak irabazten ditu purrustaka eta parke, frontoi eta plazetan beste giro bat da nagusi. Kalea haurrendako beti izan da ikasitakoak testuinguru errealean praktikan jartzeko (eszena)tokia, modu natural eta ludikoan egiteko aukera ematen diena. Hor daude geometrian ikasitako formak, ingurumenean identifikatzen ikasitako zuhaitzak, hizkuntzak… Horrela, beraz, haurra jolasten ari dela, mundua ulertzen ari da bidenabar. Eta ez hori bakarrik: autonomia garatzen ikasten ari da, komunikatzen, lagunekin beraien kasa moldatzen, sentimenduak kudeatzen, psikomotrizitatean trebatzen… Gainera, gainbalio nabarmena dakar espazio publikoaren jabetze horrek. Parkean dela, baina bereiziki herriko txokoetan, jolasa irudimentsuagoa da, ludikoagoa, landuagoa. Izan ere, hor ez dago mugarik eta libreago ibiltzen dira.

Hori dena kontuan harturik, zalantzarik gabe, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea  da eta, bereziki, hizkuntza barneratzeko eta sendotzeko tresna paregabea. Lagunarteko hizkera sustatzeko oso baliagarria da. Horretan, nabarmentzekoa da jolasaren bidez hizkuntzaren erabilera ludikoa ahalbidetzen dela eta horrek, noski, sekulako garrantzia du. Haurrak gustura sentitzen badira euskaraz jolas eginez hizkuntza jarduera dibertigarriekin lotzen dute. Alegia, eskolako ikasgaiak ikasteko baino zerbait gehiago ere badela. Gainera, abestiak, esapideak, formulak eta hiztegia erabiltzen dira. Haurrek jostetan denbora asko pasatzen dutela kontuan harturik, erraz ohartuko gara zenbatekoa den jarduera horien garrantzia. Jolasean euskara erabiltzea lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua da.

Herriko espazioak seriea:
I Kiroldegia
II Liburutegia-Kultur Etxea
III Kalea, parkea

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat