Euskararekin gora eta gora beti! Gora-Gora Fest!
Urtero bezala Gora-Gora Fest! jaialdia Nafarroako herrietara itzuliko da azaroa eta abendua bitartean. Kultur ziklo oparoa da eskainiko dena, haur, gazte zein familiei zuzendua. Izan ere, antzerkiak, magia tailerrak, eskulanak, dantza ikuskizunak, ipuin kontalariak eta...
Euskara organikoa: erein, hazi, bizi euskaraz
Erein: lurra emankorra izan dadin, landu, ongarritu, ureztatu, eta landatu egin behar da. Gure seme-alabak hiztun oso eta eroso izatea nahi dugu, eta hori tantaz tanta ureztatzen den lorea da. Hazi: haur, gazte, heldu. Euskara...
Hizkuntzen arteko transferentzia, haur elebidunen ikaste prozesua ulertzeko kontzeptu pedagogikoa
Euskarazko irakaskuntzaren lehen urteetan zenbait guraso euskaldunek kezka adierazten zuten: Haurrek gaztelania ikasiko dute? Gauza izanen dira, behar izanez gero, lana gaztelaniaz egiteko? Esperientziak erakutsi du erantzuna, bietan, bai dela: eskolan egiten den gaztelaniaren lanketak...
Santa Ageda, abestia buruan eta makila eskutan, kantatzera
Santa Ageda ospakizuna aski erroturik dago euskal kulturan. Gure herrietan ezagunak dira bezperan, makil bat eskuan dutelarik, kalera kantari ateratzen diren neska-mutil taldeak. Abestiaren erritmoari lagunduz, kantariek lurra kolpatzen dute hura negutik ernatu nahiko balute...
Mikroipuinak, idazketan trebatzen hasteko pizgarri
Idaztea eta irakurtzea oso onuragarria dela esan izan da maiz. LHko irakasle batzuek diotenez, ordea, gaur egun gutxi idazten eta irakurtzen dute neska-mutikoek. Gainera, ohitura falta horren ondorioz gero eta akats gehiago egiten dituztela ohartarazi...
- « Previous
- 1
- …
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- …
- 100
- Hurrengoa >>

