BALIABIDEAK

Sokasaltorako, zotz egiteko edo eskuekin jolasteko kantuak ikasi nahi?

Hemen da JOLASAK ETA SOLASAK bideo sortaren bigarren edizioa. Iaz bezala, oraingoan ere 6 bideoz osatutako bilduma ekoitzi du ERAk eta jolasean aritzeko euskarazko baliabideak eskura jartzea du helburu sorta berri honek. 

Ahozko tradiziotik jasotako kantuak bildu eta bideo formatura ekarri dira jostetan ibiltzeko hainbat aukera eskainiz: sokasaltoan aritzeko, zotz egiteko, haur niniak lokartzeko, eskuekin jolasteko edo esamoldeak ikasteko.

Izan ere, behin eta berriz azpimarratu izan da jolasak haurrengan duen eragina eta dituen onurak. Jolasaren bitartez haurrak bere nahiak, inguruko gertaerak, bere esperientziak, sentipenak… kanporatzen ditu eta hori lagungarria da, haur nahiz helduentzat, barneko zailtasunak eta ezinak deskubritzeko eta horiek gainditzen laguntzeko. 

Horrez gain, haurrak, kideekin jolasten ari den bitartean, gizarte arauen balioa ezagutu eta bereganatuko du: arauak errespetatzea, aniztasunaren eta partaidetzaren garrantzia, autonomiaren beharra edota talde lanaren balioa. Azken batean, elkarrekin harremanduz, jolastuz, imitatuz eta esperientzia ezberdinak biziz norberaren nortasuna eraikitzen baita. 

Bide horretan laguntzeko sortu du ERAk JOLASAK ETA SOLASAK izeneko sorta berri hau. Aipatu bezala, jolaserako 6 bideo dira, eta gaur sorta horretako lehenbizikoa emanen da argitara, AITA, AMA izenekoa, sokalsaltoan aritzeko kantua. ERANafarroako Youtubeko kanalean ere ikus dezakezue.

Eta hemendik aurrera, asteartero, bideo berri bat kaleratuko du ERAk, sei astez.  Bideoak azpidatzita daude, euskaraz zein gaztelaniaz. Bakoitzak nahi duen aukera aktibatu beharko du ezarpenak ikonoaren bidez.

Bideo horiek iaz kaleratutako beste 6ko sortari batuko zaizkie, guztira 12ko bilduma osatuz.  

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat