“Kendu zure pie” edo hizkuntzak nahasten ditugunean. “Esan dit izanen naizela el balón de oro”… Behin baino gehiagotan entzun izan ditugu horrelako esaldiak. Euskarazko solasaldi edo esaldi batean, gaztelaniazko hitz bat edo batzuk. Alderantziz ere gertatzen da, noski. Hizkuntzak nahasi…
Badira familia-ospakizun guztietan behin eta berriro kontatzen diren istorio eta pasadizoak, familia guztiek baitaukate beren historia, handiek txikiei errepikatzen dietena, gal ez dadin, biografia bat. Kontaketak berak badu indar berezia, minak errazago askatzen baitira hitzetan jarrita eta pozak poz handiagoak baitira partekatuak badira.