ARG.: Pixabay
BALIABIDEAK

A ze baliabide sorta!

Hizkuntza bat zenbat eta gehiago erabili orduan eta erraztasun handiagoa eskuratzen dela garbi dago, baina egia da, era berean, hizkuntza hori praktikatu ahal izateko aukera eta toki aproposak izatea komeni dela. Horregatik, ez al litzateke lagungarria, erosoa… azken batean, zoragarria euskarazko baliabide sorta beti eskura izatea? Eskaintza zabala, ongi antolatua eta erabilgarria du ERA webguneak, atal berriki eguneratuan.

Zortzi gune ditu: Eskolaz kanpokoak, Musika, Zinea eta marrazki bizidunak, App-ak eta jolasak, Ipuinak eta literatura, Jolasa, Hezkuntza eta Gurasoentzako aholkuak.  Atal bakoitzak hainbat azpi-atal jasotzen ditu. Kasu batzuetan zer nolako baliabideak dauden erakusten badu ere, beste batzuetan gaiaren inguruko informazioa ematen du, esate baterako, eskolaz kanpo zein jarduera dauden eta gainera herriz-herrika sailkatuta.

 

  • Urtebetetze festa antolatu behar duzula eta ez dakizula zein abesti jarri girotzeko? Musikaren atalean kantu zerrenda berezia egina dago. 
  • Etxeko sofan goxo-goxo jarrita, euskarazko pelikula bat ikusi nahi duzula? Zinea eta marrazki bizidunetan pelikula sorta ederra duzu aukeratzeko. 
  • Euskarazko mahai-jolasen bila bazabiltza edo 2-8 urtekoentzako App-rik bai ote den jakin nahi baduzu, sakatu App-ak eta jolasak.  
  • Bideo-ipuinak, audio-ipuinak, gomendatutako liburuak edo irakurzaletasunarekin lotutako bestelakoak Ipuinak eta literaturan dituzu. 
  • Jolas bildumak, aho-korapiloak, soka-saltorako kantak ikasteko joan Jolasa atalera.
  • 0-3 urtetik hasi eta Unibertsitaterainoko ikasketa aukera, zein musika eskolak, hizkuntza tituluak edo akademiak Hezkuntzan bildu ditugu. 

Eta bukatzeko Gurasoentzako aholkuak izeneko atala. Hizkuntzaren inguruko aholkuak eta gomendioak ematen ditu atal honek. Ume jaioberria familiara iristen denetik aurrera, etxe horretan euskarak ere tokia izanen duela erabakitzen badute gurasoek bide horretan laguntzeko aholkuak eta gomendioak izanen dituzte. Izan ere, hizkuntzari dagokionez familia eredu aunitz daude, batzuek badakite euskaraz, besteek pixka bat eta akaso batzuek deus ez. Guztiei bidea errazten lagunduko dieten informazioa dago eskura, tartean familientzako bideo sorta bat.  

Sartu, klikatu eta hasi aukeratzen! 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat