Banner

gurasoentzako

aita-alaba solasean umeak elebitasunean hazi eta hezi
ETXEAN

Umeak elebitasunean hazi eta hezi

Mundu osoan ohikoa da familia batean hizkuntza bat baino gehiago hitz egitea. Nafarroako guraso askok ere hori nahi dute, beraien seme-alabak elebidun izatea. Umeak elebitasunean hazi eta hezteko, hainbat aukera dago familiaren abiapuntuaren arabera. Hemen askotan aukeratzen da familia berean haurrei hizkuntza batean baino gehiagotan hitz egitea. 
Gehiago »
3mutil euskaraz edo erdaraz egiten jolas parkean
ETXEAN

Erdaraz ari dira-eta!

  • 12/02/2020
Euskaraz ikasten ari diren haurrak, anai-arrebak, edo lagunak, edo ezagunak, beren artean hizketan eta, “Hara! Erdaraz ari dira-eta!”. Behin baino gehiagotan, nahi baino gehiagotan, ikusten da. Euskaraz eskolatutako haurrak, euskaraz hitz egiten badakitenak, eta gaztelaniaz ari dira. Horrek, jakina, ezinegona eta kezka sortzen dio hainbat gurasori, etsipena edo haserrea ere bai hainbatetan.
Gehiago »
Banner