Denbora librea

Udalekuak euskaraz: gozatu, lagunak egin eta hizkuntza sendotu
Udako oporrak haurrentzat atseden, jolas eta abenturarako sasoia dira. Eskolako errutinatik kanpo, aisialdiak garrantzi handia hartzen du, eta euskarazko udalekuak aukera paregabea dira denbora libre hori modu aberasgarrian bizitzeko. Udalekuetan, haurrek lagun berriak egiten dituzte, naturaz gozatzen dute eta jarduera ezberdinak egiten dituzte, dena euskaraz eta giro gozagarrian. Zer dute udalekuek berriz ere joan nahi […]

Bertso Eskola, bete-beteko jarduera
Iraileko zurrunbiloan gaude dagoeneko. Eskolan hasi, ikasturteko martxa hartu, ordutegiak antolatu… Gainera, irailean eskolaz kanpoko jardueren eskaintza iritsiko zaigu, izen emateak egin beharko ditugu… Baina, erne, merezi du horietan behar den arreta jartzea. Aisialdiko hamaika aukera horien artean bada bat neska-mutikoei euskaraz eta euskaratik gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen diena: BERTSO ESKOLA, Nafarroan herriz herri […]

Ikasturte berrian izan hizkuntzarekiko guraso aktibo
Udako oporraldia bukatuta, iraila ikasturteko ohitura edo errutinetara bueltatzeko hilabetea izaten da umeendako eta gurasoendako. Ama eta aita askok seme-alabek ikasturte berrirako behar izanen dituzten gauzen zerrenda bat izaten dute, tartean, liburuak, eskolarako materiala, arropa berria eta bestelakoak. Horiez gain, garrantzi handia duen beste zerbait hartu behar da kontuan: gurasoek seme-alaben ikasketa prozesuan bidelagun izan […]

Udan ere ohitura onak transmitituz
Udan, eta zauden tokian zaudela ere, euskarari lekua egin diezaiokezu. Igerilekura, hondartzara, mendira… noranahi eramaten ahal duzu zurekin, nahi duzun euskarrian gainera: izan daiteke liburu bat, aldizkaria, musika … Edozein aukeratuta ere, guztiak, bidelagun bikainak dira, baita eguzkipean orduak aiseago pasatzeko ere. Guzti horri transmisioa batzen badiogu helburu garrantzitsu bat beteko dugu, alegia, euskaraz irakurtzeko […]

Udaberriko plana IV: KIKILISALDA
Udaberrian sartu gara, heldu da Aste Santua eta harekin opor egun batzuk. Aukera bikaina planak egiteko, denbora elkarrekin pasatzeko eta gozatzeko. Gaur proposatuko dizuegun plana Kikilisalda izeneko lantaldeak sortutakoa da: Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko mendi eta inguruetan egiteko zenbait ibilbide diseinatu dituzte, naturaz gozatzeko, kirola egiteko eta eskualdea ezagutarazteko helburuarekin. Sortzaileek, batez ere, haurrengan […]

Udalekuak euskaraz, abentura eta jostaketarako egunak
Dagoeneko haur eta gaztetxo asko udako oporrei begira jarrita daude. Uda luzea izaten da eta horrek plan ugari eta ezberdinak egiteko aukera ematen du, eta batez ere, eguneroko errutinarekin puskatzeko modu bikaina da uda. Gainera, sasoi honetan izaten dira udalekuak, egun batzuk lagunartean euskaraz pasatzeko bide hagitz aproposa, denetarik eginen baitute: adinkide berriak ezagutu, abenturak […]

Eleaniztasuna helburu
Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak ERA Eskoletan adierazi bezala, gizarte eleaniztun batean bizi gara eta inguruabar horretan, guraso askoren nahia seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago ikastea da; ongi ikastea gainera. Bertako hizkuntzetatik hasita, gutxienez euskaraz eta gaztelaniaz aritzeko erraztasuna eduki eta, egoera ezberdinetan zein harremanetan, hizkuntza horietan eroso sentitzea da helburua. Alegia, benetako elebitasunera iristea. Bide […]

JOSTAILUEN ERAKUSKETA eta JOLAS GUNEA: Familia-arteko harremanak lantzeko eta euskaraz gozatzeko!
Gauza jakina da jolastea, berez sortzen den aktibitate atsegingarri hori, oso onuragarria dela haurren garapenean: errealitatea ordezkatzen du eta hura imitatu nahi izaten da; motibagarria eta integratzailea da; gaitasunak garatzen ditu eta ahalegina eskatzen du; eta bilakatzen joaten da, haurraren garapenarekin batera. Onura horietaz gain, hizkuntza garatzeko ezinbesteko aktibitatea da; izan ere, sozializazioa eta komunikazioa […]

JOLASAK ETA SOLASAK, kalean eta lagunartean jostatzeko bideoak
Garai batean erabat ohikoa zen haurrak jostetan nonahi ikustea, kaleak neska-mutikoz beteta egotea. Gaur egun, aldiz, kasik ohikoagoa da haurrak joan-etorrian ikustea, musika eskolarako bidean doazela edota entrenamendutik bueltan. Eta adinean gora egin ahala, teknologiek hartzen diete denbora eta espazioa kaleko eta lagunarteko jolasei. Ez dugu ahaztu behar haurrek jostetan ibiltzea beharrezko dutela. Jolasa, ezagutzak […]

Harpidetu buletinean eta konektatu sareetara
Hilean lau artikulu argitaratzen dira ERAn, ostegunero, eta aholkuak, bitxikeriak, nobedadeak, baliabideak, kultura etab. lantzen dira. Artikulu horiek 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat dira, haien seme-alaben ikas-prozesua osatzen laguntzeko. Buletinean harpidetu eta izan di-da batean ERAren berri Hilean behin gure artikuluak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan. Eroso eta bistadizo batean azken argitapenak […]

