Eskolaz kanpo

San Juan bezpera: Urdiaingo Kantaita
Urdiaingo San Juan Kantaita antzinako kantua da, herriko neska gazteek, borobilean eta eskutik helduta, abesten dutena. Helburua herriaren memoria, elkartasuna eta etorkizuneko desioak uztartzea da, eskari eder bat eginez: “Orain arte belar, hemendik aurrera gari”. Esapide sinplea dirudien arren, esanahi sakona du: belarrak naturaren egoera gordina adierazten du, eta gariak berriz, etorkizun hurbileko oparotasuna eta ongizatea.

Udan ere, zabaldu euskararen opor-kutxa
Udako oporretan, euskararekin jolastu eta gozatzen jarraitzeko aukera ugari daude. Hona hemen proposamen berezi bat, seme-alabak motibatu eta erakarriko dituena: euskararen opor-kutxa! Opor garaian, eskolarik ez denean, zenbait familiatan eta ingurunetan gutxitu edo desagertu egiten da euskaraz aritzeko aukera. Baliabideak eta proposamenak ordea, anitzak izan daitezke euskarari lekua egiteko. Beheko bideoan Iñaki Eizmendi hezitzaileak adierazi […]

Ziburuko Liburu eta Disko Azoka 2026: “Euskaraz baikara”
Ziburuko Liburu eta Disko Azoka aukera paregabea izango da euskal literaturaren egoera eta etorkizuna gertutik ezagutzeko. Irakurleentzat, topagune bat da; idazleentzat, erakusleiho bat; eta komunitatearentzat, kultura bizirik dagoela gogorarazteko ospakizun bat.

Udalekuak euskaraz: gozatu, lagunak egin eta hizkuntza sendotu
Udako oporrak haurrentzat atseden, jolas eta abenturarako sasoia dira. Eskolako errutinatik kanpo, aisialdiak garrantzi handia hartzen du, eta euskarazko udalekuak aukera paregabea dira denbora libre hori modu aberasgarrian bizitzeko. Udalekuetan, haurrek lagun berriak egiten dituzte, naturaz gozatzen dute eta jarduera ezberdinak egiten dituzte, dena euskaraz eta giro gozagarrian. Zer dute udalekuek berriz ere joan nahi […]

Santa Ageda, abestia buruan eta makila eskutan, kantatzera
Santa Ageda ospakizuna aski erroturik dago euskal kulturan. Gure herrietan ezagunak dira bezperan, makil bat eskuan dutelarik, kalera kantari ateratzen diren neska-mutil taldeak. Abestiaren erritmoari lagunduz, kantariek lurra kolpatzen dute hura negutik ernatu nahiko balute bezala. Aurreko asteotan nagusiki haurrak ibili ohi dira kantuaren letra ikasten, baita entsaiatzen ere. Oso garrantzitsua da kide guztiak koordinatuta […]

Durangoko Azoka eta Euskarazko Produktuen Katalogoa: euskal kultura oparitzeko milaka aukera
Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren 60. edizioa ospatuko da.

Bertso Eskola, bete-beteko jarduera
Iraileko zurrunbiloan gaude dagoeneko. Eskolan hasi, ikasturteko martxa hartu, ordutegiak antolatu… Gainera, irailean eskolaz kanpoko jardueren eskaintza iritsiko zaigu, izen emateak egin beharko ditugu… Baina, erne, merezi du horietan behar den arreta jartzea. Aisialdiko hamaika aukera horien artean bada bat neska-mutikoei euskaraz eta euskaratik gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen diena: BERTSO ESKOLA, Nafarroan herriz herri […]

Ikasturte berrian izan hizkuntzarekiko guraso aktibo
Udako oporraldia bukatuta, iraila ikasturteko ohitura edo errutinetara bueltatzeko hilabetea izaten da umeendako eta gurasoendako. Ama eta aita askok seme-alabek ikasturte berrirako behar izanen dituzten gauzen zerrenda bat izaten dute, tartean, liburuak, eskolarako materiala, arropa berria eta bestelakoak. Horiez gain, garrantzi handia duen beste zerbait hartu behar da kontuan: gurasoek seme-alaben ikasketa prozesuan bidelagun izan […]

Musika: emozioen hizkuntza, hizkuntzaren emozioa
Eskuak mugitu, hitzak errepikatu, saltoka eta dantzan hasi, gorputza gora eta behera… abesti bat entzun eta askotarikoak dira haurren erantzunak, berezkoak eta oharkabean doinu horrek sorrarazi dizkienak, eta haien garapenean efektu positibo ugari ekartzen dituztenak. Musika baliabide ezin hobea da umeen garapen pertsonal eta sozialerako: emozioak pizten ditu, mina arintzen du, lasaitu edo aktibatu egin […]

Praktika da gakoa
Bizitzan gauza asko ikasten dira, eta horiek praktikaren bidez hobetu egiten dira, adibidez, bizikletan ibiltzen, gidatzen edo patata tortillak egiten. Logikoa den bezala, tortilla asko egin izan dituztenek tortilla onak egiten dituzte. Hizkuntzekin ere gauza bera gertatzen da. Haurrek pixkanaka barneratzen dituzte hizkuntzak. Lehenik, entzuten dutena ulertzen hasten dira, eta geroxeago hitz egiten hasiko dira. […]

