BALIABIDEAK

Neguan zein udan, bakarrik ala familian… ikasi eta praktikatu euskara!

Euskara ikastea, hobetzea eta praktikatzea da barnetegietan izena ematen duten ikasleen helburu nagusia. Mota askotako barnetegiak daude horretarako, familia barnetegiak esaterako. Udako oporretan ikas-prozesuari bultzada emateko aukera bikaina da, gainera.

Urteak daramatza AEK-k, esate baterako, familia barnetegiak antolatzen. Oso programazio berezia dute: goizetan, gurasoak ikasgelan dauden bitartean, euren seme-alabak begiraleekin egoten dira hainbat jardueratan parte hartuz. Propio adin horretarako prestatutako ekintzak izaten dira eta haur eta gaztetxoek oso gustukoak izaten dituzte. Arratsaldetan, denak elkarrekin biltzen dira ikasitakoa praktikan jarriz eta, bide batez, familian ohitura berri bat txertatzen hasten dira.   Gainera, barnetegi hauei esker, familia barruan euskarazko komunikazioa bultzatu ez ezik, udako oporrak modu dibertigarri eta era ezberdinean pasatzen dituzte familiek.

Hiru herri daude aukeran oporraldi berezi hauek pasatzeko: Aduna (Gipuzkoa), Forua (Bizkaia) eta Zugarramurdi (Nafarroa). Familia barnetegien inguruko informazio osatuagoa eskaintzen du honako loturak.

Eta, noski, barnetegira familian baino, bakarrik joatea nahiago dutenek beti izanen dute eskaintza klasikoa:

Gainera, udalek eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen dituzte, bai barnetegiak eta baita beste era bateko ikastaroak ere. Hemen ikus daitezke udalen dirulaguntzak eta hemen Nafarroako Gobernuarena.

Batzuetan, ordea, udara bestelako planak egiteko aprobetxatzen da eta irailerako uzten da euskara ganoraz ikastearena. Horretarako, euskaltegian izena ematea da onena. Bada non aukeratua: AEK-k eta IKA-k hainbat herritan dituzte egoitzak, norberak bere udalean galdetuz jakinen du zein den hurbilen duen euskaltegia. Horietako batzuk aurre-matrikula egiteko epea ireki dute jada.

  • AEK-k esaterako eskaintza berezia egin die ekainaren 19a baino lehen izena ematen duten ikasleei: hainbat onura eta deskontu lortuko dituzte.
  • Nafarroako Euskaltegi Publikoak, Zubiarte euskaltegiak, ere ireki du matrikulatzeko epea. Ikastaro eskaintza zabala du, ordutegi eta maila ezberdinekin, baita mintzapraktika ikastaroak ere. 2019-2020 ikasturterako bigarren matrikulaldiaren epea: urtarrilaren 10etik 16ra izanen da, irailetik aurrerako ikastaroetan euskara ikasten hasteko.