Eskolan
Ikastetxeetako jolas orduetan euskaraz aritzeko aukerak
Jolastordua edo atsedenaldia une apropos-aproposak dira haurrek euskara praktikatzeko, batez ere, ongi pasatzeko denbora baita.
D eredua: hainbat hizkuntzatan, gurasoek maiz egindako galderak
Umea izatearekin batera une zoriontsu asko bizi eta, aldi berean, ardura berriak bereganatuko dituzte gurasoek. Onena eman nahi izanen diote, noski, zoriontsu izan dadin eta bizitzan ahalik eta aukera gehien izan dezan. Beraz, hainbat erabaki gurasoen esku daude. Horien artean, besteak beste, haurra zein hizkuntza eredutan eskolatuko duten aukeratzea. Eta hori interesgarria da, halaber, berriki […]
Urrian II. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online
Semearen edo alabaren zoriontasuna lortu asmoz hainbat erabaki hartzen ditu gurasoak, esaterako, elikaduraren, osasunaren, lotarako errutinen inguruan… Horietan bezala, hizkuntzarekin lotutakoak ere uneoro hartzen dira, modu kontzientean edo ez. Zergatik da garrantzitsua guraso aktibo izatea? Zein leku eman euskarari familian eta zer dago familiaren esku? Eskolan ahozkotasuna lantzen da gero eta gehiago, badakizu nola lagundu […]
Bideo-mokaduak eleaniztasunari buruz
Sukalde lan: 1.Jakiak prestatzeko lana 2.Helburu bat iristeko aurrez egin beharreko prestakuntza-lana, ikusten ez dena. Gurasoek sukalde lan handia egiten dute seme-alaben hazkuntzan eta hezkuntzan, sarritan ikusten ez dena. Asmo on asko izaten dute bide horretan eta denbora dezente inbertitzen dute helburua lortzeko. Izan ere, gurasoek seme-alaben ongizatea nahi dute. Batzuetan, ordea, zalantzak sortzen dira. […]
ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online
Nola lagundu seme-alabei haien autonomia garatzen? Eta autoestimua indartzen? Hezkuntza eleaniztunean, zein da familiaren rola? Zein eskolarena? Nola izan seme-alaben bidelagun euskararen ikas-prozesuan? Gero eta gehiago erabiltzen ari diren tresna teknologikoak, nola erabili segurtasunez, nola euskaraz? Seme-alabak eskolatzean, ez dira haiek soilik ikasteari ekiten diotenak. Gurasoak ere bidelagun dituzte hazkuntzan. Honezkero zenbat gurasok galdetu ote […]
Txikipedia: haurrentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea
Txikipedia zortzi eta hamahiru urte bitarteko haurrentzako euskarazko entziklopedia da, lexiko eta sintaxi egokituak dituena, hau da, euskara garbi eta errazean idatzita dago. Entziklopedien historia gogoratzea bide ona da ikasteko moduak nola aldatu diren irudikatzeko. Garai batean Larousse liburukoteak ziren eskolako lanak egiteko laguntza nagusia, gero euskarazko Lur eta Harluxet entziklopediak heldu ziren eta, Internet […]
Eskolako lanak eta hizkera informala Etxealdian
Etxealdi honetan hainbat gurasok egoneza dute seme-alabei ikasketekin lagundu behar dietelako, eta horren inguruko zalantzak argitzeko Iñaki Eizmendik (Ebete) laguntza eskaini nahi izan die. Argi adierazi du aldaketa handia izan dela denentzat eta kezka euskaraz ez dakiten guraso askorena dela, baita euskaraz badakitenena ere. Hemen haren aholkuak jaso dira, baita hizkera informalari buruzkoak ere, haren […]
“Eskerrik asko, aita! Eskerrik asko, ama!”
Etorkizunarekin amestean, itxaropenak eta nahiak nahastu egiten dira sarri, baita kezkak ere. Are gehiago seme-alaba jaioberrien etorkizunarekin pentsatzean, beren bizitza irudikatzen baita ezinbestean: zer nolako pertsona izanen den gerora, zer zaletasun izanen duen eta bakarren bati ere, urrutira joz gero, zer ogibidetan arituko den burutik pasatzen zaio. Hori bai, zalantzarik gabe, guraso guztien lehentasuna da […]
Etxeko lanak
Lan egiteko ohitura eta eskolaren eta familiaren komunikazio ona: proba arrakastaz gainditzeko gakoak. Hainbat gurasorentzat buruhaustea dira etxeko lanak. Ez alferrik, eztabaida sakona piztu da eskolak bidali beharreko etxeko lanei buruz, baita adin bakoitzean egin beharrekoaren tamainari buruz ere. Egiteko horretan lagungarri izan daiteke eskura izatea hiztegi edo entziklopedia aproposen bat, esaterako, Txikipedia. Tresna bikaina […]
Lanbide Heziketa
Lanbide Heziketako Nafarroako ikastetxeetan 2019/2020 ikasturterako izena emateko epea maiatzaren 6tik 10era bitartean zabalduko da Goi eta Erdi Mailako zikloetan eta maiatzaren 27tik 31ra Oinarrizko Lanbide Heziketan. Aurreko ikasturtean baino ziklo bat gehiago eskainiko da euskaraz, Iruñeko María Ana Sanz ikastetxean Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak erdi mailako zikloa eskainiko baita. Honakoa da euskarazko eskaintza osoa: […]