Euskara ikasten ari bazara

Iratira bidaia udazkenean
Udazkena garai ezin aproposagoa da familia txangoak egiteko; zuhaitzak eta natura kolore anitzez janzten dira, eta basoan barrena ibilaldi bat egiteko oso lagungarriak dira tenperaturak. Iratira bidaia, bertako emakumeen lorratzak bidaia-liburuan Kati Leatxek eta Estitxu Larreak Irati ingurua ezagutzeko proposamen interesgarria egiten digute. Bidaia koadernoa modu sortzaile eta pausatuan idatzia dago, balore ekologiko eta arduratsuak […]

Etxeko lanen bost egia
Eskola batetik bestera asko aldatzen dira ikasleei eskatzen zaizkien etxeko lanen kopurua eta modua. Horregatik, tutoreen eta familiaren arteko komunikazio ona beharrezkoa da eskolak etxeko lanekin lotuta dauzkan helburu pedagogikoak ezagutzeko eta horien arabera jokatzeko. Edonola ere, komeni da ez ahaztea etxeko lanek ikasleen autonomia eta lan gaitasuna areagotzea izan behar dutela helburu nagusia. Hori […]

Eureka! Aurkitu dut!… edo dugu?
«Eureka!» greziera klasikotik datorren hitza da, «Aurkitu dut» edo «Deskubritu dut» esan nahi du eta gaur egun zirrara edo emozioa adierazteko erabiltzen da. Izan ere, zerbait kostata ulertu dugunean, aurkikuntza bat egin dugunean edo zerbait asmatu dugunean horixe bera sentitzen dugu: zirrara eta emozioa! Bada, gaurko artikuluak proposamen hori dakar: egin seme-alabekin zientzia esperimentu bat […]

Aho-korapiloak, hitzekin jolastuz trebatzeko
Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt! Oporretan haurrak etxean daudela aprobetxatuz, elkarrekin jolasteko aukera bikaina da hitz jokoetan aritzea. Familia osoak parte har dezake, gainera. Fonemak ongi bereizteko ariketa atseginak dira umeentzat, eta hizkuntzaren ikasketa prozesuan baliabide eraginkorrak dira, inkontzienteki bada ere. Izan ere, aho-korapiloak, hitz jokoak eta kantak […]

Etxean irakurzaletasuna sustatzeko ideiak
Istorio guztiek hasiera bat duten bezala, eta hasieratik ekitea komeni denez, ezer baino lehen galdetu diezaiogun geure buruari: Zer da irakurzaletasuna? Nondik dator? Ez al dugu jaiotzetik? Intza Alkainek, Galtzagorri elkarteko kideak, honakoa dio: “Irakurzaletasuna haurrak liburura hurbiltzea da, beraiek nahi dutelako, eta gogoz, alegia, liburuak beraien kabuz zabaltzea eta irakurtzen disfrutatzea. Eta ez hori […]

Xaldun Kortin: kantu eta jolasak haur ttikiekin
Denbora erlatiboa da, batzuetan luuuuze eta besteetan “ya”? Eta hori inork baino hobeki dakite gurasoek, denera iristeko malabarismoa ere ikasi baitute. Egunean eguneko ezin iritsi horretan, batzuetan, tentazioa egon liteke egitekoen zerrendan atzera bidaltzeko seme-alabekin jolastea, bigarren mailakotzat jotzea. Ezaguna da, ordea, zer garrantzitsua den: jolasarekin familiarteko eta lagunarteko lotura afektiboak elikatzen dira, ikasteko balio […]

Etxeko lanak
Lan egiteko ohitura eta eskolaren eta familiaren komunikazio ona: proba arrakastaz gainditzeko gakoak. Hainbat gurasorentzat buruhaustea dira etxeko lanak. Ez alferrik, eztabaida sakona piztu da eskolak bidali beharreko etxeko lanei buruz, baita adin bakoitzean egin beharrekoaren tamainari buruz ere. Egiteko horretan lagungarri izan daiteke eskura izatea hiztegi edo entziklopedia aproposen bat, esaterako, Txikipedia. Tresna bikaina […]

Ene Kantak telebistan
Marrazki bizidunek haurren egunerokoan toki garrantzitsua dute. Pantailaren aurrean jarri eta liluraturik gelditzen dira, geldi-geldi eta oso erne. Askotariko eskaintza dago egun eta, egoki hautatuz gero, haurrek asko ikas dezakete. Izan ere, beraien pertsonaia kuttunekin gozatzeaz gain, pertsonaiek bizitzen dituzten esperientzietan asko ikasten dute, baita harreman sozialen funtzionamendua eta baloreak barneratu ere. Gainera, hizkuntzak erabiltzea […]

Dekalogoa: 10 aholku euskaraz hazteko
Zenbat gairen inguruko dekalogoak ezagutzen ditugu? Osasuna, elikadura, ingurumena, … Interneten ohikoak dira horrelakoak, baita gomendio sorta, iritziak, edo egitekoen zerrendak ere. Horien guztien ondoan, zergatik ez haurrak euskaraz hazteko dekalogoa? Hona hemen: Etxean… 1. Erabili hizkuntza jolasteko eta jolasa hizkuntza barneratzeko: aho korapiloak, jostailuak, onomatopeiak, haurren hizkera … Dena izan daiteke jolas, gozatu! 2. […]

Gaur lehenbiziko ostikoak sentitu ditut
Haurdunaldia oso garai berezia izaten da. Emozio eta sentimendu asko bizitzen dira haurdun geratu eta umea izan arteko 9 hilabeteetan. Beste modu batera esanda, 40 aste pasako dira, gutxi gora behera, albistea jakiten denetik umea jaio arte. Denbora tarte horretan amak biziko dituen aldaketa emozionalak eta fisikoak ugariak izanen dira. Bere barnean sortu eta handitzen […]

Neguan zein udan, bakarrik ala familian… ikasi eta praktikatu euskara!
Euskara ikastea, hobetzea eta praktikatzea da barnetegietan izena ematen duten ikasleen helburu nagusia. Mota askotako barnetegiak daude horretarako, familia barnetegiak esaterako. Udako oporretan ikas-prozesuari bultzada emateko aukera bikaina da, gainera. Urteak daramatza AEK-k, esate baterako, familia barnetegiak antolatzen. Oso programazio berezia dute: goizetan, gurasoak ikasgelan dauden bitartean, euren seme-alabak begiraleekin egoten dira hainbat jardueratan parte […]

Nik zure loa zainduko dut
Haurrek, jaiotzen direnetik, gurasoen babesa eta goxotasuna behar izaten dituzte. Gertutasun hori hainbat modutara jasotzen dute, batzuetan altzoan hartuz, bestetan gurasoen kontuak eta kantuak entzunez… Beraz, hurbiltasuna transmititzeko aukera bat baino gehiago egon badago. Edonola ere, aitortu behar da ama edota aitaren ahotsa entzuteak zinez duela eragin lasaigarria. Niniak lokartzeko, esate baterako, kantu goxoak entzutea […]

Altxor txikiak Youtuben: bideo-ipuinak
Inoiz ERAn ibili denak ongi daki baliabide-biltegi polita dela, batez ere, seme-alabak D ereduan dituztenendako. Besteak beste, Youtuben bilketa lana egin eta sarean barreiaturik dauden baliabide batzuk sailkatu ditu. Ipuinak kontatzea artea da, baina ez hori bakarrik. Egoki-egokia da haurrekin lotura afektiboa sendotzeko, baita elkarrekin gozatzeko ere. Gainera, oso momentu bereziak eskaintzen ditu. Ez al […]

Nor da Marijane Minaberri?
Egun, haurrendako euskarazko liburuak izatea arrunta bada ere, ez da beti horrela izan. Literaturaren munduan sartu eta atzera begiraturik, erraz antzematen da idatzizko tradizioa berri samarra dela. Ahozko literatura aberats-aberatsa da, duela hainbat mendetik jaso baititugu ipuinak, esaerak, jolasak eta poemak ahoz aho. Baina, idatzizkoan ez da berdin izan, XX. mendera arte ez baitzen benetako […]

Irakurtzea, a zer plazera!
Bizitzako plazer handienetako bat da irakurtzea. Liburuek hamaika mundu eta egoeratara garamatzate, eserlekutik mugitu gabe. Barrea edo negarra eragiten digute, ametsen eta irudien munduan murgiltzen gaituzte…. Azken finean, eleberriek zerbait sentiarazten digute. Modu batera edo bestera, bizitza bera ikus daiteke liburuetako istorioetan, dela abenturazko istorioa, dela maitasun istorioa… Horregatik, bizitzari buruz pentsarazten digute eta gogoetara […]

Guraso jostalariak, bin, ban, boleran!
Ama-aita jostalariak bi munduren artean txandaka ibiltzeko gai dira: haurren unibertso zoragarri eta zirraragarrian murgil daitezke, non jolasa bera baita gauzarik garrantzitsuena. Horrela, barnean daramaten haurrarekin konektatu eta tarte batez atzera eginez haurraren betaurrekoak janzten dituzte. Aldi berean, haatik, oinak lurrean gorde eta gauza dira mugak non diren ongi bereizteko eta jakiteko noiz itzuli behar […]

Haur ninien garapena estimulatzen: jolasak
Gorputza ezagutzea eta mugitzen ikastea dira haurren garapenaren zutabeak bizitzaren hasieran. Inguruan mundu oso bat dute deskubritzeko. Horregatik, nahiz eta zentzumenak bizitza osoan garrantzitsuak diren , are garrantzitsuagoak dira haurraren lehenengo urteetan. Helduek haurraren gorputza, zentzumen eta mugimenduaren garapena estimula dezakete jolas errazen bidez. Hona hemen ERAren baliabide bildumatik hartutako adibide sorta bat. Eskuekin jolasteko: […]

Euskararen dieta osasungarria: piramidearen oinarrian hizkera ez formala
Jaten duguna omen gara, baina ez dugu soilik ahotik jaten. Hizkuntzen eremura etorrita, esan daiteke belarrietatik eta begietatik elikatzen garela. Beraz, horrela osatzen dira gure esateko erak eta manerak, hau da, hiztegia eta egitura multzoa. Helduen kasuan esaterako, jakina da ez dela hizkuntza modu berean erabiltzen tabernan lagunekin edo lana lortzeko elkarrizketa batean, afari bat […]

Lehen hitzak… eta ondoren datozenak
Gurasoendako zinez esperientzia ederra da ume-ninien garapena bizitzea, bertatik bertara ikustea eta parte hartzea. Denbora hartzen du prozesuak eta familiei une polit-politak ematen dizkie. “Lehen hitzak” esaten dituen momentua, esate baterako, berezia da. Haur guztiek erritmo bera ez izan arren, gutxi gorabehera seigarren edo zazpigarren hilabetearen bueltan hasten dira lehen hitzak esaten. Hura lorpen handia […]

Kutunak, magiaren ahalmena
Azken garaian puri-purian dauden kutunak dira, gaur egun, niniei anbarezko lepokoak jartzen zaizkie, onuragarriak gertatuko zaizkielakoan: mina arintzeko, zirkulazioa bizkortzeko eta arnas sistemarako onak direla diote. Haurren sehaska edo logeletan ere ametsak harrapatzeko zintzilikarioak jartzen dira, gauean goxo-goxo lo egin eta amets gaiztorik izan ez dezaten. Babestuta eta seguru sentitzeko beharra, ordea, ez da berria, […]

