Etxeko helduak eredu izan ohi dira haurrentzako

Nola indartu euskara gurasoek ez badakite?

Etxeko helduak funtsezkoak izan ohi dira haurrendako ingurune seguru bat eraikitzen. Etxean bertan hartzen dira seme-alaben garapena, balioak eta bizitzan zehar garrantzitsuak izanen diren beste hainbat ezaugarri eskuratzeko oinarriak. Prozesu horretan, hizkuntzak oinarrizkoak dira hori guztia gauzatzeko eta finkatzeko. Baina nola jokatu etxeko helduek ez baldin badakite euskaraz? Euskaraz ez dakiten edo pixka bat dakiten […]

Parte hartu Euskaraldian, jantzi txapa eta aldatu hizkuntza ohiturak

Parte hartu Euskaraldian, jantzi txapa eta aldatu hizkuntza ohiturak

Euskaraldiaren laugarren edizioa maiatzaren 15etik 25era eginen da, eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera handitzeko helburua du. Euskaraldia hizkuntza portaeren eta ohituren inguruan gogoeta egiteko eta aldaketak eragiteko ariketa masiboa da. Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da Ahobizi edo Belarriprest gisa. Gero eta heldu gehiagok daki edo ulertzen du euskaraz, baina askotan elkarrizketak ez […]

Zomorroen euskal izenak eta atribuzioak Nafarroan

Hurbildu umeekin zomorroen mundura

Udaberria aro aparta da umeekin aire librean planak egiteko eta naturarekin harremanetan egoteko. Haur askok animaliekiko, intsektuekiko edo landareekiko erakarmen handia izaten dute. Nork ez ditu gogoratzen haurtzaroko egunak landareekin eta zomorroekin jolasten? Zomorroak euskaraz izendatzeko aberastasun handia du euskarak, hona hemen izen eta atribuzio adibide batzuk.   Katalingorri Bere koloreengatik zomorro deigarrienetako bat da […]

aita-alaba jostatzen

Nola jokatu dezakete guraso euskaldunek?

Familiek eta ingurune hurbileko helduek funtsezko papera jokatzen dute haurren garapenean, umeek izaten dituzten lehen harreman pertsonalak familiako kideekin izaten baitituzte. Haurrek familian hartzen dituzte lehen ikaspenak, tartean, hizkuntzak, eta horiei ematen zaien balioa eta garrantzia. Gurasoak haurren eredu izan ohi dira, eta haien portaera asko seme-alabek bere egiten dituzte, besteak beste, hizkuntzekiko jarrerak eta […]

Iratira bidaia: Udazkeneko koloreak

Iratira bidaia udazkenean

Udazkena garai ezin aproposagoa da familia txangoak egiteko; zuhaitzak eta natura kolore anitzez janzten dira, eta basoan barrena ibilaldi bat egiteko oso lagungarriak dira tenperaturak. Iratira bidaia, bertako emakumeen lorratzak bidaia-liburuan Kati Leatxek eta Estitxu Larreak Irati ingurua ezagutzeko proposamen interesgarria egiten digute. Bidaia koadernoa modu sortzaile eta pausatuan idatzia dago, balore ekologiko eta arduratsuak […]

etxeko lanen bost egia: aholkuak

Etxeko lanen bost egia

Eskola batetik bestera asko aldatzen dira ikasleei eskatzen zaizkien etxeko lanen kopurua eta modua. Horregatik, tutoreen eta familiaren arteko komunikazio ona beharrezkoa da eskolak etxeko lanekin lotuta dauzkan helburu pedagogikoak ezagutzeko eta horien arabera jokatzeko. Edonola ere, komeni da ez ahaztea etxeko lanek ikasleen autonomia eta lan gaitasuna areagotzea izan behar dutela helburu nagusia. Hori […]

eureka! era zientzia esperimentuak arbela rubik

Eureka! Aurkitu dut!… edo dugu?

«Eureka!» greziera klasikotik datorren hitza da, «Aurkitu dut» edo «Deskubritu dut» esan nahi du eta gaur egun zirrara edo emozioa adierazteko erabiltzen da. Izan ere, zerbait kostata ulertu dugunean, aurkikuntza bat egin dugunean edo zerbait asmatu dugunean horixe bera sentitzen dugu: zirrara eta emozioa! Bada, gaurko artikuluak proposamen hori dakar: egin seme-alabekin zientzia esperimentu bat […]

kristalezko bola eta igarkizunak

Igarkizunak

Jolasak eragin positiboa du haurren garapenean, zalantzarik gabe. Haren bidez, dibertitzeaz gain, mundua ezagutzen dute, alegia, beraien ingurunea  aztertzen eta deskubritzen dute. Eta ez hori bakarrik… Jolasak hizkuntza barneratzen laguntzeko eta aberasteko ahalmen handia du, esaterako igarkizunak. Hizkuntzarekin jolastu? Adin guztietan egin daiteke eta hamaika modu daude, jakina, baina badira haurrek bereziki gustuko dituztenak. Plazan […]

mutikoa barrez liburua eskuetan

Aho-korapiloak, hitzekin jolastuz trebatzeko

Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt! Oporretan haurrak etxean daudela aprobetxatuz, elkarrekin jolasteko aukera bikaina da hitz jokoetan aritzea. Familia osoak parte har dezake, gainera. Fonemak ongi bereizteko ariketa atseginak dira umeentzat, eta hizkuntzaren ikasketa prozesuan baliabide eraginkorrak dira, inkontzienteki bada ere. Izan ere, aho-korapiloak, hitz jokoak eta kantak […]

Bikotekide erdaldunak haurren euskara ikasketa prozesuan

Bikotekide erdaldunak haurren euskara ikasketa prozesuan

Ohikoa da familietan guraso batek, edo guztiek, euskaraz ez jakitea. Horiek sarritan, joera izaten dute pentsatzeko ezin dietela seme-alabei euskararen ikasketa prozesuan lagundu (euskaraz eskolatzeko haututik harago), eta ardura hori guraso euskaldunaren esku uzten dute. Baina, horrela izan behar du halabeharrez? Ez al dago beste modurik? Guraso erdaldunak ezin du rol garrantzitsua bete ala? Bada, […]