ARG: Deierriko Udala
Errezuko audio-ipuinaren ilustrazioa
BALIABIDEAKKANPOAN

Errezuko audio-ipuina: mitologia ala benetako istorioa?

Errezuko herriak sekretu bat du ongi gordea, Ubagua ibaiaren iturbururaino doan ibilbideak xuxurlatzen duena. Audio-ipuin honek, sekretu horren berri emango digu, Deierriko lurretan barrena jentilen garaira eramanez.

 

«Errezuko sekretua» audio-ipuina eta ilustrazioa da, biak bat. Ameli ipuin-kontalariak sortutako pasarte ederra, euskal mitologia, Ama Lurra eta Errezuko herria batzen dituena. Gonbidapen ezin hobea, haur zein helduentzat, begiak itxi eta belarriak adi-adi jarrita istorioarekin gozatzeko. Irati Fernandez ilustratzaileak gainera, narrazioaren xehetasunak biltzen dituen irudia egin du, begi-kolpean izaki mitologikoak eta natura uztartuz.

 

Ipuinaren kokalekua ezagutu nahi al duzu? Bertako aztarnak aurrez aurre ikusi? Hona hemen bada, familian egiteko ibilbide erraz eta polita, Ubagua ibaiaren iturbururaino doana. Bertaratzen denak, naturaz inguratuta, istorioaren protagonistaren presentzia sumatuko du, ezbairik gabe.

Audio-ipuinaren ibilbidea

Baliabide osagarriak:

 

CC BY-SA 4.0