BaliabideakEtxean

Komikiak irakurtzearen abantailak haurrendako

Modu bikaina irakurtzen ikasteko.

Album ilustratuak bezala, komikiak oso egokiak dira irakurtzen ikasteko, prozesua biziki arintzen baitute. Irudiak erraz ulertzen direnez, testuak interpretatzen laguntzen dute, baita istorioa ere. Azken buruan, komikia kontaketa grafikoa da, istorio laburrak irudiez hornituak aurkezten dituena. Testua eta irudia bineta sekuentzialetan kokaturik, erraz jarraitzen da argumentua. Gainera, komikiaren lengoaiak sinboloak erabiltzen ditu dena bisualago bihurtuz, hala nola, bonbillaren marrazkia ideia irudikatzeko.

Hiztegia aberasteko

Haurrak istorio berri batean murgiltzen direnean, non hainbat giro eta eszenatokitan barrena ibiliko baitira, hiztegia aberastu egiten da. Testuak laburrak izan arren, komikiak irakurtzean asko ikas daiteke: izenak, adjektiboak, aditzak, sinonimoak…

Irakurzaletasuna sustatzeko, areagotzeko

Komikiek ahalmen handia dute haurrak erakartzeko. Oso formatu erakargarria dute: irudi biziak, ekintza-lerro markatuak, binetatik binetara aldatzen den tipografia… Hori dela eta, irakurzaletasuna sustatzeko eta areagotzeko benetan egokiak dira.  Gainera, liburuek gero eta marrazki gutxiago duten bitartean, komikiek irudiari eusten diote beti. Pizgarri hori, beraz, ez da galtzen eta horri esker, berriz ere irakurtzeko gogoa piztea errazagoa da.

Irudimena bultzatzeko eta elikatzeko

Komikia tresna ezin hobea da irudimena sustatzeko. Haurrak, sarritan, harago doaz, eta istorioak imajinatzen dituzte irakurtzen ari diren komikien pertsonaiekin. Gainera, binetek etengabeko martxan jartzen dute irudimena, eta hori oso onuragarria da adin horretan.

Euskararekiko lotura estutzeko

Haurrek euskarazko komikiak irakurtzen gozatzen badute, hizkuntzaz gozatuko dute aldi berean, oharkabean eta modu naturalean.

Euskarazko komiki-eskaintza

Gaur egun,  euskaraz sortutako hainbat komiki daude, baita beste hizkuntzetatik euskarara itzuliak ere. Euskarazko Produktuen Katalogokoak komikiei eskainitako atala du eta bertan ematen da argitalpen horien inguruko informazioa, autorea, adin tartea, sinopsia eta abar.

Bereziki aipagarria da Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen XABIROI komikia. 10 urtetik gorakoentzat dago sortua, 32 orriko argitalpena izaten da eta urtean 4 aldiz kaleratzen dute. Lau ale horiez gain, udazkenean ale berezi bat prestatzen dute, azal gogorrekoa.

Jarraian datorren bideoan ikusgai dago Xabiroi aldizkariko 2011ko urriko portadako sortze-prozesua:

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat