Urtea amaitzearekin batera, ERAk 2025eko artikulurik irakurrienak aurkezten ditu jarraian, seme-alabek euskaraz hazten jarrai dezaten aholku, proposamen eta baliabide ugarirekin.
2021, 2022, 2023 eta 2024. urteetan egin bezala, 2025ean zehar gehien irakurritako euskarazko artikuluen TOP-5 zerrenda bildu dugu jarraian. Bitxikeria gisa, orriaren hizkuntza aldatuta, erraz antzemango da euskarazko eta gaztelaniazko artikuluen artean dagoen aldea!
-
Euskararen Opor-kutxa. Oporretan ere zaindu euskara. Jakina da oso komenigarria dela seme-alabek euskara egoera erakargarriekin eta bizipen indartsuekin lotzea. Bada, hari horretatik tiraka, artikulu honetan oporraldietarako proposamena landu zen: euskararen opor-kutxa.
-
Udalekuak euskaraz, abentura eta jostaketarako egunak. Uda sasoian izaten dira udalekuak, lagunartean hainbat egun euskaraz pasatzeko hagitz aproposak. Honekin batera, gaztetxoek denetarik egiten dute: adinkide berriak ezagutu, abenturak bizi, naturaz gozatu, eta euskara jolas giroan praktikatu, besteak beste. Bada, artikulu honetan informazio osoa.
-
IV. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online. Gurasoentzako online eskaintzen diren trebakuntza-solasaldi hauek IV. edizioa izan dute 2025ean: bertso-eskolaren onurez, opor-kutxa proposamenaz eta kirola eta euskararen arteko loturaz mintzatu dira hizlariak.
-
“Munduenea”: umeentzako ipuin-bilduma. Kultura eta hizkuntza aniztasuna ardatz dituen bilduma hau, GUAU audio plataforman dago entzungai.
-
Gau Beltza: ez izan beldurren beldur. Goxokiak, kalabazak, kandelak eta mozorroak prestatzeko garaia irudikatzen du, bai eta iluntasunari eta beldurrei tokia egiteko sasoia ere.
Esaera zahar batek dioen moduan: “gaizki esanak barkatu eta ongi esanak gogoan hartu”.
CC BY-SA 4.0



