ARG: Pixabay. Perfecto_Capucine
KANPOAN

2023ko irakurrienak era.eus-en

Joan zaigu 2023. urtea eta, urte berrian sartzear gaudela, atzera begiratzeko tartea hartu dugu, seme-alabak euskaraz hazi eta hezteko era.eus atarian plazaratu ditugun aholku, proposamen eta baliabide ugariei erreparatuz.

2021. urtean eta 2022. urtean egin bezala, aurten argitaratu eta urte osoan gehien irakurri diren euskarazko artikuluen TOP-5 zerrenda egin dugu, eta hemen duzue emaitza. Bitxikieria gisa, orriaren hizkuntza aldatu eta euskarazko eta gaztelaniazko artikulurik irakurrienak alderatu; bada aldea!

Argitaratu ziren unean edo ondoren irakurri ez bazenituen, oraintxe duzu aukera, estekaren gainean klikatuta, bertara joan eta irakurtzeko:

  1. III. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online ERA Eskola hitzaldien 3. edizioan Amelia Barquin “Kulturarteko hezkuntza, euskara eta familien hizkuntzak”, Kike Amonarriz “Nola lortu, modu erraz batean, gure haurren inguruan euskara gehiago erabil dadin?” eta Nerea Permach “Euskararen sustapena nerabezarorako trantsizioan” izan ditugu, aurten baita podcast formatuan ere.

  2. Erabakiak hartzea: “¿apostamos por el modelo en euskera?”. Umea izatearekin batera une zoriontsu asko bizi eta, aldi berean, ardura berriak bereganatzen ditu familiak. Gurasoek, beraz, hainbat erabaki hartu beharko dituzte. Besteak beste, zein hizkuntza eredutan eskolatuko duten aukeratzea, artikulu honetan erabakia hartzen laguntzeko baliabideak aurkezten dira.

  3. Igarkizunak. Igarkizunak, etxerako, auto-bidaietarako, itxaron-gela batean zaudetenerako… oso baliagarriak dira. Alde batetik, jolasteko aukera paregabea eskaintzen dute. Eta, bestetik, hizkuntza lantzeko modu bikaina da eta familian ikasitakoak lagunartera jauzi eginen du.

  4. Haurrak irakurzaletzeko: denetik probatu behar. Haurrek deskubritu behar dute zer duten gustuko. Agian eskaintzen zaien lehen liburua edo lehen komikia ez zaie gustatuko, baina horrek ez du esan nahi irakurtzea gustuko ez dutenik. Ipuinen edo literaturaren mundua esploratu behar dute eta horretan gurasoek lagundu behar diete.

  5. JOLASAK ETA SOLASAK bildumaren IV. edizioa. Jolasak eta Solasak egitasmoaren beste sei bideo ekoitzi ditu ERAk aurten ere. Guztira 24 bideoko sorta dago eskura, guztiak bideo errazak eta laburrak dira, eta kalean euskaraz jostatzeko aukera ematen dute.

Eta esaera zahar batekin amaituko dugu urteko azken artikulua: «Gaizki esandakoak barkatu eta ongi esanak gogoan hartu».

Heldu den urtera arte!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat