hiru neskak makarroiak ahoan duten espagetiarekin hartzen
Kanpoan

Eskolan euskaraz… eta aisialdian zer? Larunblai!

Larunblai aisialdi programa gidatua da eta parte hartzeko izen-ematea irailaren 24tik 28ra egonen da zabalik.

 

Familia eta eskola funtsezkoak dira haurren garapenean, baina kontuan hartu behar da esna dauden orduen % 15 besterik ez dutela pasatzen eskolan. Hizkuntza guztiek hainbat erregistro dituzte (formala, lagunartekoa…) eta denak barneratzeko ez da aski  denbora tarte horrekin. Haurrek tresnak behar dituzte eskolako edukiak behar bezala menperatzeko, baita beren sentimenduak (poza, haserrea, umorea…) euskaraz eroso komunikatzeko ere, adibidez, adinkideekin ari direnean egoera informalagoetan. Izan ere, ez da gauza bera lagunen artean esatea:

  • “Pasako al zenidake baloia, mesedez?” edo “pasa baloia”.
  • “Gustatuko al litzaizuke txutxeriak erostea” edo “ Txutxeak erosiko ditugu?”

Biak ala biak zuzenak dira, noski. Baina egoeraren arabera, bata bestea baino egokiagoa da eta komeni da hori menperatzea.  haurrak jolasean, marrazkia

Larunblai, bada, helburu horri begira sortu zen, alegia,  Lehen Hezkuntzako haurren erabilera-ohiturak finkatzen laguntzeko, lagunekin ongi pasatzen duten bitartean. Taldeetan mota guztietako ekintzak eta tailerrak egiten dituzte: jolas antolatuak, eskulanak, haurrek proposatutako ekintzak, irteerak, kanpaldiak…

Nafarroan honako herri eta eskualde hauetan eskaintzen da: Antsoain, Aranguren Ibarra, Artika, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Larraun, Oronoz eta Sarriguren. Egun, ordu eta izen-emateari buruzko informazio gehiago. Eskolaz eta familiaz kanpo haurrei euskaraz egiteko aukerak emateari buruz informazio gehiago nahi duenak ERAn aurretik argitaratutako artikulu honetan izanen du.

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat