Umea jaiotzearen zain gaudela, burua proiektuz eta desioz betetzen zaigu. Lekua egin diezaiegun horien artean seme-alaba nolako hiztuna izanen den pentsatzeari eta hori errazteko aurretik presta ditzakegun gauza guztiei.

Izan ere, batzuetan, hiztun bezala izan dugun ibilbidearengatik, sentitzen dugu ez daukagula haur niniekin mintzatzeko nahiko baliabiderik; ez dugula jakinen nola adierazi, esanindar nahikoz, gure sentimenduak eta gure afektibitate guztia.

Beraz, gure helburua bada euskara izan dadin gure seme-alabaren etxeko hizkuntza, garrantzitsua da etxeko helduen ohitura linguistikoez aldez aurretik mintzatzea eta, zerbait aldatu nahi badugu, aldaketa gauzatzeko baliabideak bilatzea.

Lehenengo uneak oso garrantzitsuak direnez ohiturak finkatzeko, baliabide sorta bat proposatzen dizuegu hasieratik seme-alaba txikiarekin mintzatzeko eta zuen euskara adierazkorra aberasten joateko.

Entrenamendu gisa hartu eta astean behin ekin. Konstantzia pixka batez, nini  txikiarekin ere euskaraz egitea erraza eginen zaizue.

1 astea

“Hasieran soinua izan zen: gurasoen ahotsa”.

2 astea

Onomatopeiak: “Soinuaren eta esanahiaren arteko zubia”.

3 astea

Jarraitu soinuekin jolasten.


4 astea

Haur kantek gordetzen duten literatura.

 

5 astea

Loaren errutinak.

6 astea

Gorputzatz ohartzeko haur hiztegia.


7 astea

Kilimak eta laztanak.

8 astea

Errimaren ahalmena.

9 astea

Eguneroko zikloak: jateko eta edateko.


10 astea

Mugimendua! Ekintzekin lotutako hitzak eta esamoldeak.

11 astea

Esku jolasean, magalean eta gordeketan.

12 astea

Liburuez elkarrekin gozatzen hasteko aholkuak.

CC BY-SA 4.0  eranafarroa


Aste hauetan hainbat baliabide jaso dituzue lehen unetik seme-alabarekin euskara erabiltzea errazagoa izan dezazuen. Agian zuen haurtzaroan ez zenituzten horrelakorik jaso baina, ikusi duzuenez, euskara eta euskal kultura, munduko kultura guztiak bezala, aberatsak dira afektibitatea adierazten duten haur abesti, poema, esaera eta errimetan.

Egin berri duzuena seme-alabaren hizkuntzaren jabekuntza laguntzeko etorriko diren beste urratsen arteko lehena besterik ez da izan. Ez ahaztu behar duzuenean baliabide gehiago aurkituko dituzuela ERAren baliabideen kutxan.


Eduki honen garatzailea: Uharri, soziolinguistika aplikatua.

UHARRI horizontala RGB