cottonbro/Pexels
BALIABIDEAKETXEAN

Gaztetxoentzako eskaintza berriak: programazio informatikoa eta telesailak

Zer ikusi marrazki bizidunekin aspertu direnean?  Adinean aurrera egin eta jada marrazkiak txikien kontua direla uste dutenean? Koskortu ahala zaletasunak ere aldatuz doaz,  eta horietara egokitu beharra dago euren denbora librean ere gustuko eskaintzak jaso ditzaten eta euskaraz gozatzen segi dezaten. 

Bada nobedaderik, orain, neska-mutiko horientzat, izan ere, euskarazko bi eskaintza berri ditu ETBk: bat informatika oinarri duen programa eta bestea nazioartean arrakasta handia lortu duen telesaila. 

Arg: EITB

Lehenbizikoa Txac planet izeneko saioa da, eta EITBko webgunean eta euskarri digitaletan ikus daiteke. Gaztetxoak pentsamendu konputazionalaren logikara eta informatikaren hizkuntzara hurbiltzea du helburu eta Toolbox plataforma digitalean oinarrituta dago. Telebistan azaltzen diren gaiak eta kontzeptuak, ondoren, plataforma horretan landu ditzakete neska-mutikoek.

Nahiko gai berritzailea jorratzen da saio horretan. Adituek ere pozik hartu dute zientziaren inguruko saio hori. Marta Macho Stadler EHUko matematikariak nabarmendu du proiektu «ederra» dela adin guztietako neska-mutikoak programazioaren munduan sartzeko: «Garrantzitsua da haurrek ikastea erabiltzen dituzten aparatuen atzean zientzia eta teknologia daudela». Aparatu horien barrunbeetan arakatuz jakinmina ase nahi duenak 30 atal ditu. Saioa ETB3n estreinatu bada ere, dagoeneko ikusgai dago 3 Klubeko euskarri digitaletan: web orrian, APP-ean eta HbbTV-n edo konektatutako telebisten botoi gorrian.

Txac planet ETBko ekoizpen propioa da, baina ez estreinaldi berri bakarra, esan bezala. Izan ere, otsailaren 19tik aurrera, Floorren arauak telesaila ikusiko dugu ETB1en, 21:00etan. 8-12 urte bitartekoei zuzendua dago eta 48 atal ditu. 2020an haur-gaztetxoentzako telesail onenaren Emmy saria jaso zuen, eta sariaz gain, Nazioartean arrakasta izan duen saioa da. Go!azeneko ohiko ikusleen gustukoa izanen da proposamen berri hau ere.

Floorren arauak

 

Edonola ere, telebistako eskaintzaz gain, euskarazko bestelako proposamenak eskaintzea ere ezinbestekoa da, zenbat eta aukera gehiago eman orduan eta aberatsagoa izanen baita euren barne mundua. Hona, segidan, gaztetxoen kultura gosea asetzeko aukera batzuk:

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat