© ERA
BALIABIDEAKKANPOAN

Goazen jostatzera!

Azken urteotan teknologia erabat txertatu da gure eguneroko bizitzan eta, jakina, baita gure seme-alaben bizitzan ere. Eremu guztietan, aisialdia barne. Eta azken aldian, COVID-19 gaitzak eragindako krisiaren ondorioz, are gehiago.

Konfinamendua arintzeko balio izan digute teknologiari esker eskura izan ditugun kultur- eta aisialdi-eskaintza ugariek, baina ez dugu ahaztu behar bestelako aukerak ere, beti eskura izan ditugun horiek, telefonorik, ordenagailurik edo tabletarik behar ez duten horiek, hortxe dauzkagula.

Haurrek kalean jostatzeko erabili ohi dituzten jolas horiez ari gara, lagunekin eta taldean jostatzekoak, askotan gurasoek seme-alabei erakutsitakoak, eta seme-alaben osasunari, heziketari eta garapenari hainbat onura ekartzen dizkietenak: ariketa fisikoak dakarren onura, lagunekin egoteak, musika eta hitza lantzeak, taldean aritzeak…

Onura horiez guztiez gainera, jostaketan euskaraz aritzeak gure seme-alabek duten euskara mailari eta euskararekiko atxikimenduari mesede egiten die: ludikotasunaren bitartez hizkuntzarekiko atxikimendua indartuko da, erregistro ez-formala landuko dute, hitz-jokoen eta esamoldeen bitartez euskara bera landuko dute…

Beste esparru askotan bezala, ordea, jolasaren esparruan ere erdararen presentzia masiboak euskarari espazioa murriztu egin dio eta sarritan ikusiko ditugu haurrak jolas eta jokoak gaztelaniaz egiten, euskarazkoak ez dituztelako ezagutzen.

Baina euskarak ere ematen du, noski, jolasteko aukera, badaude euskarazko jolasak, kantak, eta formulak. Esate baterako, eta lagin gisa, zotz egiteko edo aukeratzeko formulak, Harriola Marriolaren modukoak:

Harriola Marriola

Edo, esate baterako, elkar harrapatu behar duten joko horietan erabiltzen den “la paras” bezalako esamoldeak, euskaraz ere eman daitezke: “Safo, Leire”, “Txartela, Asier”…

Eta badira jolasak eta jokoak jasotzen dituzten bildumak, guztion eskura. Merezi du horretan ere ahalegina egitea, eta eskura ditugun baliabide horiek erabiltzea. Haurrentzako jolasak ezagutzeko bilduma ederra aurkituko duzu, adibidez, eranafarroa.eus webguneko baliabideen artean, hemen.

Animo, eta jostatzera!

CC BY-SA 4.0

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat