ARG.: ERA
teknologia berri
BALIABIDEAKETXEAN

Teknologia berrien belaunaldia

Aisialdia eta denbora librea haurren funtsezko premia da, eta, zorionez, askotariko baliabideak daude: komikiak, liburuak, filmak, jolasak… eta zer esan aplikazio mugikorrei buruz? Umeen bizitzan gero eta presentzia handiagoa dutela eta, horien bitartez, txikienek ezagutzak jasotzeko eta entretenitzeko aukera dute. Izan ere, sekulako garapena izan du teknologiak.
Haurrak gero eta goizago hasten dira tabletak eta telefono mugikorrak erabiltzen, haien bizitzaren parte dira eta jolasteko eta denbora pasan aritzeko baliatzeaz gain, beste hainbat eremuetan, ikaskuntza prozesuan esaterako, oso tresna baliagarriak bihurtu dira.

Aplikazio mugikorrak erakargarriak dira haurrentzat, horien bidez jolasteko hamaika aukera topatzen dutelako eta gozatzeko beste bide bat irekitzen zaielako. Gaur egun aplikazioen mundua oso zabala da, denetarik topatu dezakegu, baita jolasa erabilita hizkuntza barneratzeko eta garatzeko edukiak lantzen dituzten tresnak ere, gero eta ugariagoak dira. Oso baliagarriak dira haurrek hizkuntzarekiko atxikimendua errotzeko, gozamenarekin lotuta daudelako, alegia, atsegin dituzten jarduerekin. Baliatu ditzagun, beraz; eskaini umeei euskarazko aplikazioak, euskaraz gozatu dezaten!

ERAren baliabideen atalean, bada euskarazko app-en zerrenda bat. Adin tarteak aintzat hartuta egin da sailkapena eta bertan, aplikazioen inguruko deskribapen laburra topatuko duzue, baita Android edo IOS sisteman deskargatzeko aukera dagoen ere.
Jarraian, beste batzuen berri ematen dizuegu, jostatzeko ezezik, hainbat arloren inguruko ezagutza garatzeko ere baliagarriak direnak:

Sorgin Txiki (2-6 urte) (Android)

Jarrai itzazu Sorgin Txiki eta bere ahizpen abenturak Ipuintxoren unibertsoan! Euskal Mitologiaren izakiak zure zain daude!

Birziklatu! (6-12 urte) (Android)  

Zer bota daiteke edukiontzi bakoitzera? Zer gertatzen da birziklatzen dugunarekin? Birziklapenaren inguruan ikasi nahi baduzu, puntuak lortzeko helburua duen jolas honetan aritu zaitezke. Puntuak lortzeko objektuak dagokien edukiontzian pilatu beharko dituzu. Prest? Aurrera!

Hitz bihurriak (6-12 urte) ( Android/ IOS) 

Joko honekin hiztegia eta kultura lantzeko aukera izango duzu, entzumena eta idatzizko ulermena ere garatzeko parada izanda.

Ortograpp (+10 urte) (Android/IOS/online)

Ortograpp zure iphone, android edo ordenagailuarekin euskal ortografia lantzeko aplikazioa da. Behin jaitsita, ez duzu zertan interneteko konexiorik behar erabili ahal izateko. Hamaika ariketa izango dituzu tx, ts, tz, x, z edo s bereizteko, teoria eta guzti, a itsatsia, h, etabar.

Zikloan (+12-emakumezkoak) (Android/ online)

Tresna berri bat hilekoa erregistratzeko eta haren jarraipena egiteko.

 

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat