ARG: Nafarroako turismoa
Udako oporretako planak
KANPOAN

Udako oporretan ere euskarazko planak barra-barra

Eskolarik gabe, zer egin udako oporretan? Nola antolatu ditzakegu gure asteak, eguraldiaz, lagunarteaz eta programazio desberdinez ahalik eta gehien disfrutatzeko?

Udaldia garai aparta da plazan aritzeko, iturrian jolasean, parkean itzaletan, errekako freskotasunean edo hondartzako zalapartan… eta noski, lagunekin planak egiteko. Adin jakin batekoek “Los Goonies“, “Stranger Things” edo “Verano azul” moduko oporrak izanen dituzte, bizikleta hartu eta bizipen ahaztezinak gozatuko dituzte, beren kabuz. Adin txikiagokoek, berriz, antzera, baina gurasoen eskutik gozatuko dute uda.

Bada, guraso horientzako proposamen batzuk dakartzagu hona:

    • Kultur agenda. Uda oso aro egokia da etxetik kanpo kultur ikuskizunez gozatzeko, batez ere kalean. Emanaldiez bertatik bertara disfrutatzeak umeen sormena eta irudimena pizten ditu eta, gainera, kultur proposamen horiek euskaraz baldin badira, hizkuntza gaitasuna lantzen eta hizkuntzarekiko atxikimendua indartzen lagunduko die haurrei.
    • Lizarraldean Udan Blai Euskaraz kultur egitaraua. Programazio honetan haurrentzako jolas eta tailerrak eskainiko dira.
    • Ipuin-paseoak. Lotura afektiboa, barrura begiratzeko aukera, hitzen esanahiak, hitz berriak, irudimena, jakin-mina eta, batez ere, ipuinak, gozamena dira. Eta mendi ibilaldiak? Lautadan edo gailurretik tontorrera, luzeak edo motzak, osasuna eta askatasuna, kirola eta natura… Bada, zergatik ez biak uztartu?
    • Mahai-jokoak. Kanpinean edo herriko igerilekuan, udako ilunabar sargorietarako aukera aparta da familian mahai-jokoan aritzea.
    • Eta eguraldiak kanporako plana egitea ahalbidetzen ez duenerako, hona hemen euskarazko zinea eta marrazki bizidunak edo eta askotariko ipuin-interaktiboak, audio-ipuinak, podcastak… biltzen dituen atala.

Udan ere euskaraz blai egiteko aukera bikaina dugu. Baliatu dezagun beraz proposamen sorta zabal hau.

CC BY-SA 4.0