Gaueko atsedenaren ondoren goizean indarrez beteta esnatzen dira haurrak. Gero, egunaren lehen zatiko jolas, ariketa eta bizipen guztiak datoz eta, ondorioz, eguerdian gelditzeko beharra dute, bai gorputza elikatzeko baita burua lasaitzeko ere.
Une garrantsitsua da, beraz, eguerdia, ez atseden hartzeko bakarrik, baizik eta etxekoak elkarrekin egoteko tartea ere badelako. Mahaiaren bueltako une horiek elkarri gauzak kontatzeko eta elkarrekin disfrutatzeko momentuak dira. Nahiz gaur egun zaila den familia egunero elkartzea bazkalorduan, biltzeko aukera horiek une ezin hobeak izaten dira.
Kontu-kontari aritzeaz gain, batzuetan jolasteko ere probestu daitezke ordu horiek. Elikagaiekin lotutako jolasak, esaterako, oso motibagarriak dira haurrentzat, eta era berean, txikienak sukaldeko lanetan gustura hasteko bidea ere badira:
JOLAS MOTA | ADIBIDEAK |
---|---|
Asmakizunak | Pipitaki papataki, nik badakit gauza bat… “Denek dakite irekitzen, baina inork ez berriro ixten” (1) |
Esaera barregarriak | “Goizean porrusalda, eguerdian azak, aise kabitzen zaizkin, ipurdian galtzak” |
Aho-korapiloak | “Axala-maxala mantalin, kipula-tipula Kattalin, kixkiti-kaxka kaxkatero, tortila-mortila kozinero!” |
Kantak | Jan, jan eta jan |
Haurrek egindako errezeten bideoak |
Bizkotxoa |
Bizitzako lehen urteetan jateko ohiturak eta hizkuntza batera ikasten dira. Bi prozesuak elkarrekin doazela erakusten digute euskarazko haur hizkeran elikagaiekin lotutako hitz bereziek:
Beraz, txiki-txikiak direnean eta baita geroago ere, aprobetxatu eguerdiko atsedena eta on dagizuela janak eta kalterik ez edanak!
Haurrekin egiteko errezeta gehiago: Errezeta gozoak
(1) arrautza
Eguneko uneak seriea:
I GOIZA: Ohetik salto!
II EGUERDIA: Indarrak berritu
III ARRATSALDEA: Jolastera!
CC BY-SA 4.0